Argitalpenak

Peru Tximaluze

Peru tximaluze 2008an alemanieratik euskaratutako umeentzako liburua da. Egilearen, Heinrich Hoffmannen, jaioturtearen bigarren mendeurrena bete baino hilabete batzuk lehenago. Peru tximaluze edo alemanez Struwwelpeter, 10 istorio labur eta epilogo batez osatutako liburua da. Heinrich Hoffmannek helburu pedagogikoarekin idatzi zituen istorio hauek, eta horregatitik erabili zituen poesia eta irudi koloretsuak. Istorio bakoitzak jarrera kaltegarri baten ondorioak erakusten ditu, batzuetan barregarriak eta beste batzuetan mingarriak, baina beti umeek ulertzeko modukoak. "Bada ... orduan" edo baldintza eta ondorioen logika erabiltzen du egileak horretarako. Hoffmannek jokabide desegokiak eta desobedientziaren ondorioak beren beregi puztu zituen, umeek mezua argi ulertu ahal izateko. Adibidez: "Pospoloekin jolasten baduzu, orduan erre zaitezke!"

Deskargatu...

Argitaratzailea: ZERTU Kultur Elkartea.

Helbidea: Herriko Plaza 24, 48142 Artea.

Telefonoa: 946 317 314.

Helbide elektronikoa: begitu@begitu.org

www.begitu.org