ZERTU Elkartea
Gure eskualdean euskera hutsezko komunikabiderik ez egoalako kezkatuta egoan pertsona-talde batek sortutako alkartea dogu Zertu, hainbat batzar eta gero 2001 urteko amaieran jaio zana.
Alkarte honen helburu nagusia, baina ez bakarra, bertako euskerean idatzitako aldizkaria Arratia, Ubide eta Zeberioko etxeetara helduarazotea izan da, Begitu izenekoa.
Gure inguruko kultura suspertuteko ardura be badauka Zertuk. Horregaitik, Begitu aldizkaria argitaratuteaz gain, beste ekintza batzuk be burutu izan dauz urte honeetan: bertako idazleen liburuak argitaratzea (Gaizka Amondarainen Ortozik, Iker Yurrebason Ametz), Arratiako idazleen antologiak argitaratzea, Peru Tximaluze alemaniar jatorriko liburuan euskerazko bersinoa argitaratzea, beste alkarte batzuekaz alkarlana bultzatzea...
BEGITU aldizkaria
Zertu Kultur Elkartearen produktu nagusia 2002ko aprillean urten zan lehenengoz. Hasieran hilabetekaria bazan be, 2008tik aurrera hamabostero topatu geinke Arratia, Ubide eta Zeberioko etxeetan. Guztira 21 aldizkari argitaratzen dira urteko (garagarrila, abuztua eta urri lehenengoan aldizkari bakarra ataraten dogu).
Aldizkariaz gain, Begituk gehigarri bereziak be ataraten dauz noizean behin: udan jaien barri emoten deuskuenak, herrietako feria egunetan (San Isidrotan Zeanurin, Merkartea egunean...), euskeraren nazioarteko egunean...
Argitaratzailea: ZERTU Kultur Elkartea.
Helbidea: Herriko Plaza 24, 48142 Artea.
Telefonoa: 946 317 314.
Helbide elektronikoa: begitu@begitu.org