Arantzazu

Irakurleak oso ongi baloretan dabe BEGITU

Udabarrian Aztikerrek 901 arratiar inkestatu ebazan.

Ia danak, %98,7k uste dabe begitu ona edo oso ona dala euren herrientzat eta %98,1ek erakunde publikoak aldizkaria diruz lagundutearen alde dagoz. Nota ipintean 7,7 oso ongi, beraz, ipini deutsie irakurleak aldizkariari.
Hamabost urtetik gorako arratiarren %87,8k ezagutzen dabe begitu eta gure irakurleak, bataz beste, 25 minutu eta 49 segundu emoten dabe begitu irakurten.
Irakurlegoaren %90,9rentzat albisteen trataerea objetiboa da eta begitu alldizkari plurala da inoiz irakurri izan daben %89,4rentzat. Diseinua eta maketazinoari jagokienean, %89,4k dinoe gustuko daukiela begituren diseinu eta maketazinoa eta ia guztiak %91,9k dinoe egokia iruditzen jakiela begituk testuak aurkezteko daukan modua.
Inkestak, ganera, gure irakurlea zelangoa dan emon deusku jakitera. Gizon (%45,7) baino emakume gehiagok (%54,3) irakurten dabe begitu. Edade guztietakoak: irakurleen %37,5 hamabost eta 34 urte artekoa da, 35 eta 54 urte artekoa %35,9 eta 55 urte edo gehiago dituenak %26,6 dira. Eta ikasketa mailari jagokonean, unibersidade ikasketak dituenak (%57,6) dira gehien irakurten dabenak gure aldizkaria. (Erreportajea osorik BEGITUn).

Erredakzinoa

Igorre

Landa auzuneetarako garraio publikoa martxan

Igorreko Udalak IGOTRANS izeneko landa auzuneetarako garraiobide zerbitzua ipini dau. Urri lehenengoaren 1ean hasi da eta linea finko bi daukaz: Igorrebaso eta San Kristolabalekoak. Dana dala, bezperan telefonoz 902 540 890ra deitu ezkero, beste hiru linea be badagoz: Garamendi, Solaguren eta Mimintzakoak hatan be.
Hau danau azaltzeko abuztuaren 27an, Galder Olibares Igorreko alkateak, Gotzone Amuriza alkate-orde eta egitasmoaren arduradunak eta Ainhoa Ugalde Bitakako kideak aurkezpena egin eben.
"Argi itxi beharra dago, zerbitzu hau urte bukaerara arte behin-behinekoa dala. Zerbitzuaren jarraipen zehatza egingo da eta emoitzen arabera, datorren urtean behin betiko zerbitzua ipiniko da. Beraz, emoitzen arabera, posible da orain aurkezten diran lineak aldatzea" azaldu dabe Udaletik.
Zerbitzu hau Igorreko Udalak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila eta Udalsarearen laguntzaz ipini dau. "Eta, zelan ez, herriko taxisten kolaborazinoagaz".

Linea finko eta birtualak
1 Linea Igorrebasokoa da eta martitzen eta eguenetan egongo da erabilgarri goizeko 08:30ean herrigunera joateko eta 11:00etan bueltetako. Taxi geralekuan, Oruen, Uxarren, Untzurtun, Zugatzun eta Igorrebason ditu geralekuak linea honek. 2 Linea, barriz, astelehen, eguazten eta barikuetan erabili daiteke: goizeko 10:00etan erdigunera joateko eta 12:30ean bueltetako. Taxi geralekuan, Egian, San kristobalen, Itzan, eta Ibarrondon hartu ahal da Igotranseko linea hau.
Beste auzuneetako igorreztarrak be erabili ahal izango dabe Igotrans zerbitzua, nahiz eta linea finkorik ez izan. Izan be, beste hiru linea baditu Igotransek (Garamendi, Solaguren eta Mimintza) erabilgarriak izango diranak bezperan 902 540 890 telefonora deitu ezkero.

Garraio publikoa herrira joateko
"Auzuneetako bizilagun askok arazoak eukiten dabez herrian eskaintzen diran zerbitzuak erabilteko (osasuna, erosketak, gestinoak eta aisialdia, esate baterako), eta honeri aurre egiteko ipini dau martxan Udalak Igotrans garraio publikoko zerbitzua" azaldu dabe Udaletik. Biaje bakotxak euro bat balio dau eta bonoak udaletxean erosi daitekez.

Erredakzinoa

Auzuneetako jaiak gurean urrietan

Auzuneetan San Antolin, Andra Mari eta San Migel jaiak ospatuko dira hileon. Lemoan berbarako, sanantolinak ospatuko dabez, ermitearen inguruan eta Mendietako jaiak hilaren 4an. Hona hemen, egitarauak.

URRI LEHENENGOAK 2, eguena, San Antolin Lemoan
12:00etan, Mezea San Antolin baselizan eta ostean barauskarria.
14:00etan, Baba lehiaketako lapikoen aurkezpena.
16:00etan, Erromeria JOKALDI taldeagaz.
18:00etan, Tiragoma lehiaketea.
Igorreko Garamendi auzunean, sanantolin jaiak ospatuko dabez. Mezea egongo da eguerdian eta ostean barauskarria.
Dimako Oban be ospatuten dira Sanantolinak. Hemen egitaraua:

URRI LEHENENGOAK 2, eguena
12:00etan Mezea.
13:00etan Triki poteoa.
18:00etan Briska txapelketea.

URRI LEHENENGOAK 3, barikua
12:00etan Mezea.
20:30ean "KOBAret" ikuskizuna.
21:30ean Bola txapelketea.

URRI LEHENENGOAK 4, zapatua
11:00etan Bizikleta martxea. (Dima-Oba).
13:00etan Bola txapelketearen finala.
14:30ean Herri bazkaria.
17:00etan Kantaldia.
18:00etan Ugel txapelketea.

URRI LEHENENGOAK 5, domekea
12:00etan Krosa. (Dima-Oba).
19:00etan Txokolatea.
Egun bi beranduago, hilaren 4an, Lemoan Mendietako jaiak ospatuten dira.

URRI LEHENENGOAK 4, Mendietako jaiak
10:00etan, VI. Mountain Bike Ibilbidea (Bedia-Galdakao-Lemoa).
15:30ean, VII. Auto Slalom-a. Euskal Herriko Txapelketea.
16:00etan, Mus, Briska eta Ugel txapelketak.
19:30ean, Mendieta jatetxeak eskeinitako sardina jana.
Arrasti osoan, umeentzako ekin tzak.
Lemoan jarraituz, Andra Mari egunean jaiak Elizondon.

URRI LEHENENGOAK 8, eguaztena
12:00etan, Meza nagusia Andra Mari eleizan.
17:30ean, Umeentzako jolas eta tailerrak Elizondon, Zaztaparrak antolatuta.
19:00etan, Euskal Kantuzaleen Elkartea-Kantagintzaren eskutik kantaldia Elizondon.
22:00etan, Zeanuriko Uribe Taldeak Sorginek antzezlana.
Eta egun berean, Diman Piedadean be ospatuko dabe Andra Mari eguna.
Sanmigelak Igorreko Garbe auzunean, Artean San Migel ermitan, eta Zeanurin auzune bitan ospatuten dira: Uriben aurreko astegoienean eta Altzustan ostekoan. Egitarauak zehaztu barik dagoz zenbaki hau inprentara doanean, baina prest dagozanean gure webgunean emongo doguz zehaztasunak.

Indusiko jaiak
Urri bigarrenaren lehenengo egunetan Indusin (Dima) sanfreskuak ospatuten dabez. Hona hemen behin behineko egitaraua. Eguna hurreratu ahala egon daitekezan aldaketen barri, www.begitu.org-en topauko dozue.

URRI BIGARRENAK 1, barikua
16:30ean, Txupinazoa eta jaien hasierea.
17:00etan, Briska txapelketea.
19:30ean, Txitxiburduntzia.
20:30ean, Alboka eta trikitixa AGEDA ETA KONTXESIgaz.
21:00etan, Erromeria.
23:00etan, JAIK taldearen kon- tzertua.
02:30ean, Txokolatea.

URRI BIGARRENAK 2, zapatua
13:00etan, Gazte Barri jantza taldea.
13:30ean, Bertsolariak: Ibon Iza eta Oihana Bartra.
14:00etan, Txalapartea.
14:30ean, Baba lapiko lehiaketea.
17:00etan, Upo, Topotin eta Bartolina pailazoak.
20:00etan, Berakatz zopa, Tortilla eta ogi tostada txapelketea.
22:00etan, JAINAGA ETA NARBAIZAgaz erromeria.
23:00etan, Auzokoen antzerkia.
23:30ean, Mozorro lehiaketea.
00:30etan, Tango lehiaketea. Bertako tango estiloari sari berezia.

URRI BIGARRENAK 4, astelehena
12:00etan, Mezea.
13:00etan, Kopautxua.
14:00etan, Errifearen zozketea.

Erredakzinoa


 

KANALA: Edizio jarraia, berria.info

6 eta 18 urte arteko zigorrak ezarri dizkiete Lisboako Pia etxeko pederastia kasuan akusatuei

Akusatutako zazpitik sei zigortu dituzte, tartean Portugalgo telebista aurkezle ezagun bat eta enbaxadore bat. Etxearen jabea errugabe jo dute

53 lagun hil dituzte gutxienez, Palestinaren aldeko manifestazio batean

Hainbat ekintzaile suizida izan dira atentatu egileak. Ehundik gora dira zaurituak.

 

KANALA: Bizkaie

Barriketan

Itziar Albisu: ‘trantsizino-giroa bizi dogu’

Begi-betegarri

Urtero 5,6 miloe ume hilten da gosez

 

KANALA: zuzeu.com

Erromatarrak eta barduloak

Azken urteetan badira Zarautzen, uda partean, ohiturazkoak egin diren hainbat ekitaldi; horietako bat da “Erromatarren Eguna”. Zarauzko herriaren historian harritzekoa da turismoak zer nolako festa-ereduak sortu edo bultzatu dituen, orain hain sonatuak diren Euskal Festen sorreran ere, Erromatarren Egunean bezala, asmo dibulgatiboa zegoelako batetik eta, horrekin batera, turistek atseginez kontsumituko zuten ikuskizuna ematea bestetik. Horretaz aparte, ordea, ez dago konparatu ere egiterik batak eta besteak herrian duten lekua: aurrenekoaren zain egoten gara abuztua bukaera ezkero, eta bigarrena, izan denik ere ez dira enteratu asko eta asko.

ETAren agiriaren ondorengo erreakzioak

  • ETAren agiriak oihartzun zabala izan du komunikabideetan eta lehen erreakzioak ere hasi dira. Hemen bilduko ditugu jarraian. [20:00etan osatua]

Argitaratzailea: ZERTU Kultur Elkartea.

Helbidea: Herriko Plaza 24, 48142 Artea.

Telefonoa: 946 317 314.

Helbide elektronikoa: begitu@begitu.org

www.begitu.org