Arantzazu

Kirola eta baba jana AKKT egunean

Arteako Kirol Kultur eta Euskera Taldeak alkartearen eguna ospatuko dau hilaren 28an. Egun osorako egitaraua antolatu dau AKKTk, ekintzetako batzuk oraindino guztiz zehaztuta egon ez arren. Jai eguna hasteko kirola eta amaituteko kontzertua (hau oraindino konfirmau barik dago), tartean baba jana bazkari herrikoian.

Egitaraua
12:00etan, Frontenis finala.
13:00etan, Trikipoteoa.
14:00etan, Babagorri lapiko lehiaketea.
14:30ean, Bazkari herrikoia.
20:00etan, Rock&Roll Jose Manugaz ludotekan (konfirmau barik).
Aisialdiko ekintzak antolatuteko alkartea
AKKTko partaideen eretxian, Artean beti landu dira kirola eta kulturea eta asko dira herri honetako musikariak, idazleak, kirolariak eta abar "baina honen maila altuan ibilten ez diranak kirola eta kultur ekintzakaz izugarri gozatuten dabenak nagusi gara gure herrian" dinoe. Horregaitik sortu zan Arteako Kirol Kultur eta Euskera taldea, aisialdian egiteko ekintzak antolatuteko.
Taldeak antolatutako azken ekintzen artean, Frontenis Txapelketa dago. Txapelketan 12 bikotek hartu dabe parte eta finala AKKT egunean jokatuko da. Mendi martxak, orientazino lasterketak, berbaldiak, antzerkia, kontzertuak eta erakusketak antolatuten ditue AKKTkoak.

Erredakzinoa

Igorre

Wilt, panpina puzgarriaren hilketa 21ean

Wilt, Tom Sharpe autore ingelesaren lana datorren urtailaren 21ean izango da Igorreko Lasarte Aretoan, gaueko 20:00etan, Ados Teatroak produzidutako eta Garbi Losadak zuzendutako antzezlan gisa.
Henry Wilt, lan honetako protagonistea, itxaropena galdu dauan gizona da. Arte eta Lanbide Eskola baten dabil literatura irakasle, bape be interesik ez daukien igeltsero, iturgin edo argiketari-gaiakaz. Andreagaz be ez da zoriontsu. Aspaldi ez dau Eva jasaten, andra heldubako eta txepela.
Baina Wiltek ihesbidea dauka: egunero, txakurra paseau bitartean, andrea hilteko eta gorpua desagerrarazoteko modu ugari asmatzeari ekiten deutso.
Denpora-pasa "inuzente" hori gorabehera, ez dirudi bere bizitzan ezer aldatuko danik, andreak bikote iparamerikar bat ezagutu eta horreek Wiltarrak jai batera konbidau arte. Bertan gorabehera batzuk gertatuko dira, panpina puzgarri baten agerpena tartean, zeinegaz Wilt ustekabean harrapatuko daben.
Antzezle beharretan izen handiko aktoreak egongo dira, Mikel Laskurain, Isidoro Fernandez, Aitziber Garmendia, edo Miren Gojenola besteak beste.

Erredakzinoa

Zeanuri

Goi mailako bertso saioa

Andoni EgaƱa, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Jon Maia, Unai Iturriaga eta Igor Elortza egongo dira Zeanuriko frontoian, hilaren 22an arrastiko 18:00etan goi mailako bertso saioa hurreratzen diran guztiai eskeintzen. Gai jartzailea EƱaut Intxaurraga izango da. Zeanuriko bertso eskoleak antolatuten dau bertso saio hau urtero, Udalaren laguntzeagaz.
Orain dala zazpi urte hasi ziran bertso eskolakoak urtailaren hirugarren astean bertso saio bat antolatuten eta puntako bertsolariak hartzean dabe parte bertan. Aurtengo partaide guztiak Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalera heldu dira inoz eta Andoni EgaƱa eta Maialen Lujanbiok Euskal Herriko txapela jantzi dabe.
Igaz, Andoni EgaƱa, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Jon Maia egon ziran gurean eta aurten be hartuko dabe parte barriro bertso saio honetan.

Erredakzinoa


 

KANALA:

 

KANALA: Bizkaie

Barriketan

Itziar Albisu: ‘trantsizino-giroa bizi dogu’

Begi-betegarri

Urtero 5,6 miloe ume hilten da gosez

 

KANALA: zuzeu.com

Berantevilla 1956. urtean eta gaur.

Iazko azaroan Zambranako argazkiekin egin nuen bezala, oraingoan Berantevillako bosnarekin antzeko montajea egin dut. Aste hauetan bertako hamabosna ikasleekin eta Itsasmendikoiren eskutik informatikako oinarrizko ikastaroa ematen ari naizelarik, klaseek uzten didaten denbora tarte laburra argazkiak ateratzeko aprobetxatu dut. 1956. urteko argazkiak Indalecio Ojangurenenak dira, besteak nireak: Denak CC-BY-SA. Berantevillako herrigunea deskubrimendua izan da: Etxe zaharrak [...]

Nafarroako Gobernuaren inbertsio politikak herri ekimenez sortutako proiektu estrategikoak itotzea izan du helburu

Kontseiluak azken urteotan euskarari eskainitako aurrekontuen inguruko hausnarketa egin du Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordean. Nafarroako Gobernuak azken urteotan sektorerik garrantzitsuenetan egin dituen diru-inbertsioen inguruan hausnarketa egin eta txostena osatu du Kontseiluak. Paul Bilbao idazkari nagusiak esan duenez, “frogatu nahi dugu egin diren inbertsioak ez direla nahikoak izan euskararen normalizazioaren beharrak asetzeko eta areago, herri ekimenez [...] Antzeko beste sarrera batzuk:

Argitaratzailea: ZERTU Kultur Elkartea.

Helbidea: Herriko Plaza 24, 48142 Artea.

Telefonoa: 946 317 314.

Helbide elektronikoa: begitu@begitu.org

www.begitu.org